Sopelako Udala - Sopelako Udaltzaingoko agenteak bi pertsona ari dira ikertzen trafiko delituak leporatuta

Sopelako Udaltzaingoko agenteak bi pertsona ari dira ikertzen trafiko delituak leporatuta

Sopelako Udaltzaingoak 19 eta 37 urteko Bilboko bi lagun atxilotu zituen joan den asteburuan, trafiko segurtasunaren aurkako ustezko delituengatik. Bati, ausarkeriaz eta gida-baimenarik gabe gidatzea leporatu diote eta besteari, puntu gabe gidatzea.

Aurreko larunbatean, martxoak 11, 13:30ak aldera, Sopelako Udaltzaingoak Urkobide kalean modu desegokian zebilen auto bat geldiarazi zuen. Gidariak, 19 urteko gazte bilbotar bat, ez zion kasurik egin agenteen aginduei eta ziztu bizian abiatu zen Getxorako  bidean. Kotxeak Uribe Kostako pasabidea, La Avanzada eta A8 autopista zeharkatu zituen, Barakaldora heldu arte. Bertan pasabide nagusitik atera eta Gurutzerako Ospitalearen ondoko kale itsu batean bukatu zuen ihesa. Agenteek kotxea oztopatu eta bidaiariak identifikatu zituzten. Identifikazioan konprobatu zutenaren arabera, gidariak ez du sekula gidabaimenarik izan, hortaz, bide segurtasunaren kontrako delituengatik polizia-atestatua instruitu da. Autoa  udal biltegira eraman zuten eta epaitegiaren esku geratu zen. 4 bidaiarien azaleko-erregistroan substantzia estupefaziente kantitate desberdinak aurkitu zituzten. Gauzak horrela, udaltzainek Salaketa Aktak ezarri zituzten Herritarren Segurtasunerako Legearen urraketa egotzita.

Halaber, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, martxoaren 10ean, 37 urteko Bilboko lagun bat epaiketa azkar bat egiteko deitua izan zen, ikertu gisa. Gizonezkoa punturik gabe eta puntuak berreskuratzeko ikastarorik egin gabe harrapatu zuten. Gertaera 14:45ak aldera jazo zen Akilino Arriola kalean. Udaltzainek gidaria geldiarazi zuten eta dokumentazioa konprobatzerakoan, punturik ez zuela baieztatu zuen. Hortaz, ikertua izan zen, Bide Segurtasunaren kontrako delitua leporatuta. Izan ere, antza denez, gidaria jada, delitu beragatik izan zen ikertua 2013 eta 2015.urteetan.