Sopelako Udala - Udaltzaingoak ibilgailuen barruan lapurretak egiteko objektuak zeuzkan pertsona bat ikertzen du

Udaltzaingoak ibilgailuen barruan lapurretak egiteko objektuak zeuzkan pertsona bat ikertzen du

Material sustraido
Joan den ostiralean, otsailak 10, 21:30ak aldera Sopelako Udaltzaingoko Agenteek Olabide kalean ondarearen aurkako delituak gauzatzeagatik ezaguna den gizonezko bat aurkitu zuten.


Ikertua, Plentziako 42 urteko gizonezkoa, Olabide kaleko enpresa baten inguruetan zebilela ezustean harrapatua izan zenean polizien presentzia ekiditen saiatu zen. Agenteek bere identifikazioari ekin ziotenean motxilaren barruan normalean ondarearen aurkako delituak gauzatzeko erabiltzen den era guztietako materialak zeramatzala egiaztatu zuten, besteak beste segurtasunezko kristalak apurtzeko mailu bat eta ateetako seguruak irekitzeko lazu bat, aliketa eta artaziez gain.


Agenteek mailu kristal-apurtzailea bidaiarien garraio-zerbitzu publikoko autobus batetik lapurtutakoa zela ondorioztatu ahal izan zuten. Udaltzaingoak Epategira bidali du dagokion atestatua ustezko ebasketa-delitu arin bat gauzatzeagatik.