Sopelako Udala - Sopelako Udaltzaingoak alkohol-tasa laukoizten zuen gizonezko bat harrapatu du

Sopelako Udaltzaingoak alkohol-tasa laukoizten zuen gizonezko bat harrapatu du

Udaltzaingoa
Sopelako Udaltzaingoak, Etxebarriko 56 urteko bizilagun baten aurka ireki du eginbidea, aurreko ostiralean, otsailak 10, baimendutako alkohol-tasa laukoizteagatik

Udaltzaingoak Urdulizetik Sopelarako bidean eseak egiten zirkulatzen zuen auto baten berri ematen zuen partikular baten abisua jaso zuen, 16:15 aldera. Patruila bat lekura gerturatu zen eta Olabide kalean aurkitu zuen Bilborako bidean zihoan autoa, oso motel eta eseak egiten. Udaltzainek, autoa gelditu zuten eta gidariak edari alkoholdunen eraginpean zegoenaren zeinu nabarmenak zituela ikusi zuten.

Alkoholemia probak eginda, baimendutako alkohol-tasa 4 aldiz biderkatu zuen. Hortaz gidaria epailearen esku geratu da trafiko-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egin izana egotzita eta gutxi barru epailearen aurrean agertu beharko da epaiketa azkar bat egiteko.