Sopelako Udala - Abisu horia eta laranja haize zakarra eta itsas arriskua dela eta asteburu osoan zehar

Abisu horia eta laranja haize zakarra eta itsas arriskua dela eta asteburu osoan zehar

Viento Sope
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia eta laranja aktibatu du haize zakarra eta itsas arriskua dela eta.

Prebentzioko neurriak:
Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.

Kanpoan baldin bazaude:
Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.

Bidaiatuz gero:
Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.

Itsas ondoan bazabiltza:
Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira