Sopelako Udala - Sopelako bizilagun bat ikertua Aimar del Pozoren kausari bideratutako itsulapiko solidario bat osteagatik

Sopelako bizilagun bat ikertua Aimar del Pozoren kausari bideratutako itsulapiko solidario bat osteagatik

Policia Municipal
Sopelako Udaltzaingoak bizilagun bat ikertzen ari da udalerriko komertzio batetik Aimar del Pozo kausa solidariora bideratutako itsulapiko solidario bat ostea egotzita. Aimarrek tetraparexia du, elbarritasun zerebralak sorrarazten duen gaixotasuna da eta errehabilitazio prozesua oso garestia da.

Ikerketa, dendariak ezarritako salaketaren ostean jarri zen martxan. Dendariak bere lokalean zeukan itsulapikoa eta 2017ko urtarrilaren 18an bere falta sumatu zuen. Segurtasun kameren irudiak aztertzean Udaltzaingoak ekintzen ustezko autorea identifikatu zuen eta jada, auzitaratua izan da Epaiketa Azkar egiteko.

76 urteko gizona antzeko delitu batengatik inputatua izan zen 2014. urtean, Getxon.