Espetxean sartu dute Sopelan edukiontziak erretzeagatik atxilotu zuten gizonezkoa

Quema contenedores
Sopelako Udaltzaingoko agenteek astearte gauean edukiontziei sua eman zien gizonezkoa atxilotu zuten Sopelan, eta atzo, asteazkena, espetxean sartu zuten epailearen aginduz. Azken hamar egunotan hirutan atxilotu dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak.

Polizia-eginbideak amaitu ondoren, piromanoa Getxoko epaitegira eraman zuten atzo arratsaldean eta epaileak Basaurin espetxeratzeko agindua eman zuen.

Asteartean berriro jarri zen abian Ertzaintzak eta Sopelako Udaltzaingoak egintza bandaliko horiei aurre egiteko batera antolatutako operatiboa. Agenteek hirugarren aldiz atxilotu zuten azken hamar egunotan hamahiru edukiontzi erre dituen gizonezkoa. Sute horiek edukiontzietan ez ezik, ibilgailuetan eta etxebizitzetan ere eragin dituzte kalteak. Gizonezko bera urtarrilaren 2an eta 6an ere atxilotu zuten hamar bat edukiontzi erretzea leporatuta. Era berean, azken bi urteetan antzeko egintzen ondoriozko delitu-aurrekariak ditu.