Berriz ere atxilotua edukiontziak erretzeagatik

Contenedor quemado Sopela
Sopelako Udaltzaingoko agenteek atzo asteartez edukiontzietan suteak eragiteagatik behin eta berriz atxilotua eta ikertua izan den Sopelako 48 urteko bizilaguna atxilotu zuten berriro.

21:30ak aldera herritar batek telefono dei batez Zabalbide eta Enrique Urrutikoetxea kaleen elkargunean zenbait edukiontzi erretzen ari zirela ohartarazi zuen. Patruila bat Zabalbide kaleko larrialdiaz arduratu eta suhiltzaileak heldu arte zain geratu zen bitartean, beste patruila batzuk, atxilotuak erabili ohi dituen ihesbideetan bilaketa hasi zuten.

Lehenengo gertakaritik minutu gutxira, Sopelako Agenteek egilea "in fraganti" aurkitu zuten delitua gauzatzen, burua Sugurdialde kaleko edukiontzi hori baten barruan zuelarik birziklatzeko plastikoei pizgailu batekin su ematen ari zela. Berehala Agenteek bere atxiloketari ekin zioten eta hasierako sugarrak su itzalgailu batekin amatatu zituzten, kalte gehiago ekidituz.

Sopelako Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko jarduera koordinatuari eta zaintza-operatiboei esker, azkenengo egunetan pertsona hau zenbait alditan atxilotu ahal izan dute. Atzo eragindako kalteak 1.452€-an balioztatu dira; eta 2016 eta 2017 bitartean 35.000€ dira guztira.

Atxilotua Getxoko Ertzainetxera eraman zuten epailearen esku utzi arte.