Sopelako Udaltzaingoak 33 urteko gizonezko bat atxilotu du osasun publikoaren kontrako delitu bat leporatuta

Policia Municipal
Sopelako Udaltzaingokoak 33 urteko gizonezko sopeloztar bat atxilotu du asteburu honetan, osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita.

Gertaera esan bezala, larunbatean izan da, urtarrilak 7, eguerdiko 13:30ak aldera. Udaltzaingoko agenteek, Enrique Urrutikoetxea kalean aparkatuta zegoen auto batek harreta deitu eta barruan, gazte bat zihoala ikusi zuten. Gizonezkoa ezaguna zuten, aldez aurretik drogak eduki eta hauen kontsumoagatik izandako gertakariak tarteko.

Ohiko identifikazio prozesuari ekitean, agenteak gaztea urduri eta iheskor zebilela ohartarazi ziren. Hala, gizonezkoaren arropa tartean ezkutatuta, substantzia estupefazienteen dosiak aurkitu zituzten, kokaina antza, termozigilatutako poltsetan banatzeko prest. Gauzak horrela, Sopelako Udaltzaingoak gaztea atxilotu egin zuen, osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita.

Gazteak aurrekariak ditu antzeko delitu batengatik.