Zerbitzari bat atxilotua izan da osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita

Udaltzaingoa
Sopelako Udaltzaingoaren eta Getxoko ertzainetxearen arteko elkarlanari esker, Sopelako taberna bateko zerbitzari bat atxilotua izan zen bart goizean, urtarrilak 4, osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita. Lokalak, antzeko aurrekariak zituen, izan ere, 2015eko abuztuan, beste zerbitzari bat atxilotua izan zen delitu bera leporatuta.

Kasu honetan, Sopelako Udaltzaingoak, lokalaren errentari eta bezeroen arteko harreman arraroak detektatu zituen beste behin. Bezeroak tabernara heldu eta denbora gutxi egiten zuten bertan, berehala irtetzen ziren.

Ikerketa zabaldu ostean, Sopelako Udaltzaingoak inkautazio desberdinak burutu zituen tabernako zenbait bezerori, haxix puskak tarteko. Azken inkautazioa atzo goizean egin zen, udaltzaingoaren patruila batek bezero bati lokalean erosi berri zuen haxixa konfiskatuz.

Polizia operazioa martxan jarri ostean, Sopelako Udaltzaingoko eta Ertzaintzako zenbait agente tabernara sartu eta erregistroari ekin zioten. Dirua eta hutsik zeuden zenbait garagardo botilen barruan substantzia marroiez zikindutako zorroak konfiskatu zituzten. Zorro hauek "merkantzia" bezeroen artean zabaltzeko erabiltzen zituzten.

Zerbitzaria atxilotua izan zen, substantzia estupefazienteen trafikoa leporatuta. Taberna itxi egin zen, prebentzio neurri gisa.