Ikertuak kobrezko kableak lapurtzeko ahaleginetan harrapatu ostean

Herramientas incautadas
Sopelako Udaltzaingoak, Sestaoko 28 urteko bizilagun bat eta Barakaldoko 44 urteko beste gizon bat, epaileen esku utzi ditu, ikertu gisa, ustez argiteria publikoko kobrezko kableak lapurtzeko ahaleginetan harrapatu ostean. GIzonezko biek, antzeko delituengatik hainbat aurrekari dituzte.

Gertaera abenduaren 5ean izan zen, astelehena, arratsaldeko 16:30ak aldera. Sopelako Udaltzaingoak alarma dei bat jaso zuen bere telefonogunean. Udalerriko argiteria publikoan zenbait sentsore daude instalatuta eta norbait kablea lapurtzeko ahaleginetan dabilenean alarma aktibatu egiten da. Kasu honetan, alarma Ingestabaso kaletik zetorren.

Berehala, Sopelako Udaltzaingoko patruila batzuk bertaratu egin ziren eta alarma aktibatutako arketaren inguruan ikertuak izaten ari diren pertsonekin aurkitu ziren. Agenteek arketaren ingurura begiratu ostean, kableak moztuta zeudela ikusi zuten. Ikertuen autoak erregistratzerakoan, agenteek hainbat tresna berezirekin egin zuten topo: arketak zabaltzeko palakantxoak, bihurkinak, giltz fijoak, etab.

Azkenaldian, pare bat aldiz izan dira kable mozketak inguru horretan. Ondorioz, honek eragina izan du espaloi eta bidegorrietako argiterian. Udal zerbitzuek mozketa hauek konpondu egin behar izan dituzte, kableak ostuak izan aurretik.

Modus operandi-a, mota honetako delituen kasuetan erabiltzen den berdina izan da: oso azkar mozten dituzte kableak, ihes egiten dute eta gutxira bueltatu egiten dira ten egiteko. Ondoren, kobrea estaltzen duen plastikozko azala kendu eta pisura saltzen dute merkatu beltzean.