Txakurren bi ustezko pozoitze kasu detektatu dira Sopelan

Policia Municipal2
Aurreko asteartean, azaroak 29, intoxikazio sintomak aurkezten zituzten Sopelako bi txakur artatu behar izan ziren, ustez, substantzia urdinarekin (barrazkiloentzako pozoia, aurki) nahastutako arroza eta oilasko hondakinak ahoratu ostean. Antza, txakurrek janari-hondakinak balearen parkean zehar paseatzen zuten bitartean ahoratu zituzten.

Gertakizunaren ondoren, Sopelako Udaltzaingoak parkea biziki arakatu zuen, batez ere, frontoia eta inguruko zonaldea, kaltetutako txakurrek bertan jan baitzituzten belar apurrak. Baina Udaltzaingoak adierazi duenez, ez zen janari-hondakinik aurkitu eta bertako inork ere ez zuen aipamenik egin antzeko gertakizunen inguruan.