Adingabeen zentro batetik alde egindako adingabe bat aurkitu dute Sopelan

Policia Municipal2
Sopelako Udaltzaingoak, 2016ko urriaren 19an Berangoko Adingabeen Zentro batetik alde egindako adingabe bat aurkitu zuen aurreko ostegunean, azaroak 3.

Gertaera 13:00ak aldera izan zen, Enrique Urrutikoetxea kalean. Sopelako erdigunetik oinezko jagoletza egiten ari ziren bi udaltzainek karga eta deskarga zonalde batean aparkatutako kotxe bat ikusi zuten. Kotxeak inguruko denda hornitzen ari ziren dimentsio handiko beste ibilgailuak oztopatzen zituen. Handik gutxira, adingabe batez lagundua, kotxearen jabea aurkeztu zen eta udaltzainek bere identifikazioari ekin zioten.

Agente batek, isunaren papera betetzen zuen bitartean, besteak, pilotukidea zen adingabeari erreparatu zion eta Berangoko Adingabeen Zentro batetik alde egindako gazte bat izan zitekeela ikusi zuen. Zentrotik ateratzeko baimen baten ostean, adingabea ez zen berriro bueltatu, ondorioz, lokalizazio eta zentroan berriro sartzeko eskabidea irekita zegoen bere gain.

Beharrezko ikerketak egin eta gero, Zentroko zaindari batek adingabearen ardura hartu zuen.