Sopelako Udaltzaingoa pertsona bat ari da ikertzen kontainerrak erretzeagatik

Udaltzaingoa
48 urte dituen Sopelako bizilagun bat ikertua ari da izaten udalerriko zenbait kaleetako materia organikoa eta birziklatzeko materialak biltzen dituzten kontainerrak erretzeagatik.

Urriaren 4an, iluntzean izandako bi kontainerren sutea dela eta, Udaltzaingoko zenbait agente eta Suhiltzaile bertaratu egin behar izan ziren. Gertakariaren ostean, ikerketa faseari ekin zitzaion, lekukoen testigantzak jasoz. Gauzak horrela, Sopelako Udaltzaingoak atestatua Getxoko Guardia Epaitegira bidali du, non Sopelako bizilagun hau ikertu gisa ageri den.

Zigor-kodeak urtebete eta 3 urte bitarteko kartzela zigorra aurreikusten du mota honetako delituengatik.