Sopelako Udaltzaingoak hiru pertsona ikertu ditu furgoneta baten matrikula faltsuak erabiltzeagatik

Policia Municipal
Ikerketa pasa den irailaren 1ean hasi zen, arratsaldeko 17:30ak aldera, patruila-auto bat Olabideko industria gunean herritarren segurtasunerako lanetan zebilela bertako enpresetan lapurretak prebenitzeko.

Agenteek, bigarren ilaran eta txarto aparkatutako kamioi bat ikusi zuten eta honen alboan, aurreko egunean ere bertan zegoen furgoneta bat, fluidoen zikingune baten ondoan.

Furgonetaren dokumentazioa begiratzean, matrikula ez zetorren bat dokumentazioarekin. Bastidore zenbakia egiaztatzean aldiz, hau bazetorren bat dokumentazioarekin.

Agenteak egiaztapen edo froga hauek egiten ari ziren bitartean, enpresa berdineko beste kamioi batek intentzio berberarekin aparkatu zuen: furgonetak zeraman kaxa batean instalatutako 2m3ko depositua gasolioz betetzea.

Gidariek adierazi zutenez, hilabete bat zeramaten Menako Bailaran (Burgos) kokatutako enpresan lanean eta kamioiak furgonetako kaxan zegoen erregaiarekin betetzea agindu zieten.

Beste alde batetik, antza, ez zekiten matrikula ez zetorrela dokumentazioarekin bat. Udaltzainek furgoneta gerarazi eta Sopelako udal auto biltegira eraman zuten.

Erregaia ikuskatzean, gordailuak 1500 litro zituela egiaztatu zuten eta kolore gorriz tindatu zen. Hortaz, esklusiboki nekazal erabilerara zuzendutako gasolioa zela egiaztatu zen.

Aurrerago egindako ikerketa fasean furgonetaren legezko jabea 2013. urtean hartzekodunen konkurtso boluntario batean sarturik zegoela eta konkurtso-administratzaile izendatua izan zela jakin zen. Hortik aurrera furgonetak hainbat jabetasun aldaketa izan zituen.

Plaken aldakiei buruzko ikerketak egin eta gero bi pertsonei jakinarazi zaie ikertuak izaten ari direla, ustez, dokumentu ofizialak faltsifikatzeagatik. Delitu mota hau 6 hilabete eta 3 urte arteko kartzelarekin eta 6 eta 12 hilabete bitarteko isunarekin zigortua dago.

Garraio-enpresako kudeatzailea egoera berean dago, baina honek, gainera, hidrokarburoa modu desegokian garraiatzeagatik eta kamioietan nekazal erregaia modu desegokian erabiltzeagatik salaketa administratiboa jaso du. Lehenengo urratzeak 4.000€ baino gehiagoko isuna suposatzen du, bigarrenak aldiz 12.000€, nekazal erregaia garraiatzen zuen kamioi bakoitzeko.