Sopelako Udaltzaingoak gizon bat identifikatu du ustez mugikor bat lapurtzeagatik eta adingabeko bat bizilagun baten kreditu txartela erabiltzeagatik Interneten erosketak egiteko

Udaltzaingoa
Sopelako Udaltzaingoak gizon bat identifikatu du ustez, adin txikiko bati telefono mugikor bat lapurtzeagatik. Gertaera, abuztuaren amaieran izan zen, zenbait adingabeko Sopelako anbulatorioaren inguruan jolasten zebiltzala, gizon bat hurbildu eta hauek ikaratu ostean, mugikor bat lapurtu zieten.

Adingabeko ama batek jarritako salaketaren ostean eta jasotako deskribapenen arabera, ikerketa koordinatu bat jarri zen martxan Mungiako Udaltzaingoarekin, izan ere, ustezko lapurra udalerri horretan bizi zela uste zuten.

Irailaren 22an, Mungian bertan lokalizatu eta identifikatu zuten. Ondoren, Getxoko Guardiako Epaitegira bidali zen atestatua.

Bestalde, irailaren 21ean, Sopelako Udaltzaingoak adingabeko bat identifikatu zuen udalerriko bizilagun baten kreditu txartelaren datuekin Interneten erosketak egiteagatik.

Txartelaren titularrak salaketa jarri zuen iruzur egiteagatik, izan ere, aurreko astean zenbait kargu egin zizkioten bere kontuan aipatutako txartela erabili ostean. Hala, Sopelako Udaltzaingoak ikerketa fasea zabaldu eta erosketen autorearekin jo zuen. Behin adingabekoa den autorearen gurasoekin kontaktatuta, atestatua Adingabekoen Fiskaltzara bideratu zen.

Gauzak horrela, Sopelako Udaltzaingoak zenbait aholku zabaldu nahi ditu Internet bidezko erosketa eta kreditu txartelaren bidez egiten diren ordainketen inguruan: mota hauetako erosketak web orrialde seguruetan egin behar dira; kontrolpean eduki eta ez galdu bistatik kreditu txartela, are gehiago atzerrian, txartelen kopiak ekiditzeko; era berean, lapurtutako txartelaren blokeatze eta baliogabetzea berehala egitea jabetzaren kontrako delitu baten kasuan.