Sopelako Udaltzaingoak prebentzio kanpaina bat abiarazi du ikasturte berriarekin batera

Udaltzaingoa
Ikasturte berria hastearekin batera, Sopelako Udaltzaingoak, trafiko arloan duen eskumena dela eta, irailaren 12tik 18ra bitartean, prebentzio kanpaina bat burutuko du, umeak ibilgailuetan doazenean segurtasun uhala eta bestelako euste sistemak ipinita ote daramatzaten begiratzeko eta kontrolatzeko helburuarekin.

Ikastetxeetako gurasoek kanpaina honen berri izan dezaten, zirkular hau prestatu da halako euste sistemak erabil litzaketen adin txikikoen familiei helarazteko. Zirkularra deskargatzeko: 

http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/13-udal-zaintza-seguridad-ciudadana 

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (TZN), aste honetan, bere web orrian argitaratu ditu zaintza eta kontrol kanpainaren hainbat datu estatistiko, eta zehaztu du zein diren horren helburuak. Kanpaina autonomia erkidegoko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, eta bertan parte hartzen dute bai Ertzaintzak bai herrietako udaltzaingoek.

Ikastetxeetako sarrerak eta irteerak erregulatzen ari diren sasoi honetan, agenteek arretaz begiratuko dute ibilgailuetako okupatzaileek segurtasun uhala lotuta daramaten ala ez, eta bereziki ikuskatuko dute adin txikikoak ondo lotuta joatea beren aulkietan.