Sopelako Udaltzaingoak 2016ko Karmengo Jaien balantzea egin du

Policia Municipal2
Hurrengo lerroetan, Sopelako Udaltzaingoak, uztailaren 14tik uztailaren 17ra ospatutako Sopelako Karmengo jaietan egindako jarduerak laburbiltzen dira. 

Udaltzaingoak martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira:

- Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 3 pertsona salatu dira: substantzia estupefazienteak kontsumitzeagatik (marihuana eta hatxisa).


- Trafikoko eta Hiritarren Segurtasuneko prebentziozko kontrolak:

a) Bide Segurtasunaren Aurkako ustezko Delituak egiteagatik gidari bi atxilotuak eta ikertuak izan dira: bata, punturik gabe gidatzeagatik; eta bestea, edari alkoholikoen eraginpean gidatzeagatik. Beste hirugarren bat salatua izan da, trafikoko arau-hauste baten ostean egindako alkoholemia proban positiboa emateagatik
b) Hamabost adingabeko identifikatu dira alkoholdun edariak kontsumitzeagatik, edariak konfiskatu zaizkielarik eta gurasoei jakinarazpena postaz bidali zaielarik.

- Bihurritu, zauri, kontusio etab direla eta, hamar bat jarduera polizial izan dira. Guztietan osasun-langileen parte hartzea izan da edota inplikatuak ospitalera eraman behar izan dira.

Larunbatean, jaietako egun nagusian, jendetza handia bildu zen, garraio publikoaren bidez heldutako bisitari kopurua nabarmen igo baitzen. Edukieren estimazio bat eginez, mila eta bostehun eta bi mila pertsona artean etorri zirela estimatzen da Metroko unitateetan Larrabasterrako Metro estaziora, uztailaren 16tik 17ko gau eta goizaldean.