Ikertua azken 6 hilabeteetan bi bizilagun mehatxatu eta iraintzeagatik

Policia Municipal
Atzo, uztailak 14, Sopelako Udaltzaingoak 42 urteko Sopelako bizilagun bati, ikertua izango dela jakinarazi behar izan zion, azken 6 hilabeteetan zehar, bai kalean, bai sare sozial konkretu batetik, behin eta berriz udalerriko beste bi bizilaguni egindako mehatxu eta irainengatik.

Martxan jarritako ikerketen arabera, mehatxuak eta irainak pasa den urtarriletik datos eta ekainaren erdi aldera arte iraun dute. Hala, mehatxu eta irain hauek pairatzen zituzten bizilagunek salaketa bat aurkeztea erabaki zuten Udaltzaingoan. Proba moduan, sare sozial ezagun baten bidez idatzitako mezuak eta audio artxiboak aurkeztu dituzte, baita agenteen esku utzi ere.

Gauzak horrela, Sopelako Udaltzaingoak atestatua Getxoko Guardia Epaitegira bidali du, non Sopelako bizilagun hau ikertu gisa ageri den.