Sopelako Udaltzaingoak 2016ko San Pedro jaien balantzea egin du

udaltzaingoa
Hurrengo lerroetan, Sopelako Udaltzaingoak, ekainaren 28tik uztailaren 3ra ospatutako Sopelako San Pedro jaietan egindako jarduerak laburbiltzen dira.
Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira:

- Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 10 pertsona salatu dira: debekatutako armak izateagatik (labanak), objektu arriskutsuak edo sendoak izateagatik (makilak, porrak, bastoiak edo arma formadun tetrazerozko barillak) eta substantzia estupefazienteak kontsumitzeagatik.

- Esklusiboki gozokiak saltzen dituen saltoki bati salaketa jarri zaio, alkoholdun edariak saltzeagatik.

- Auto gidari bat ere salatua izan da, trafikoko arau-huauste baten ostean egindako alkoholemia proban positiboa emateagatik.

- Zazpi interbentzio zenbait borrokalditan, inplikatutako pertsonak identifikatuz.

- Bihurritu, zauri, kontusio etab direla eta, hogei bat jarduera polizial izan dira. Guztietan osasun-langileen parte hartzea izan da edota inplikatuak ospitalera eraman behar izan dira.

- Edukiontzien bi sute, itzaltze zerbitzuen interbentzioa behar izan dutenak.

- Agindu judizialak tarteko, bi notifikazio arrazoi desberdinengatik.

- Atestatu baten irekiera, diru eta mugikor lapurretengatik. Bost neska ikertu dira beste adin txikiko kuadrilla bateko kideei osteagatik.

- Zenbait pertsona identifikatu dira prebentzio jarduera gisa, jatorri ezezaguna zuten mugikorrekin harrapatzeagatik, seguraski ostuak

- Ostiralean eta larunbatean jendetza handia bildu zen; bereziki larunbatean, garraio publikoaren bidez heldutako bisitari kopurua nabarmen igo baitzen. Edukieren estimazio bat eginez, 8.000 sartze eta irtetze neurtu dira udalerriko Metro estazioetan, uztailaren 2tik 3ko gau eta goizaldean.