Sopelako Udaltzaingoak gizonezko bat harrapatu du alkoholaren eraginpean gidatzen

cochepolicia
Sopelako Udaltzaingoak, deskuidu edo distrazioek eragindako arau-hausteak identifikatzeko helburuarekin Erkidegoko Bide-Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barnean, ekainaren 21ean Atxabiribil Etorbidean prebentziozko kontrol bat egiten ari zirela, baimendutako alkohol-tasa hirukoizten zuen 46 urteko gizonezko bat harrapatu zuten gidatzen.

Gertaera arratsaldeko 19:45ak aldera izan zen. Sopelako Udaltzaingoko agenteek gidaria segurtasun uhal gabe gidatzen ari zen ibilgailua ikusi zuten. Behin ibilgailua geldiarazi zutenean, gidariak alkohol usain handia botatzen zuela baieztatu zuten.

Alkoholemia probak eginda, baimendutako alkohol-tasa 3,5 aldiz biderkatu zuen. Hortaz gidaria epailearen esku geratu da trafiko-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egin izana egotzita eta gutxi barru epailearen aurrean agertu beharko da epaiketa azkar bat egiteko.

Legeak baimendutakoak baino alkohol-tasa handiagoarekin edo drogen eraginpean gidatzeagatiko isunak 1.000 eurokoak ere izan daitezke (alkoholemia-tasa bikoiztuz gero edo ondorengo urtean berriz araua hausteagatik), eta gidabaimenaren 4 eta 6 puntu artean galduko ditu. Gainera, bide segurtasunaren aurkako delitua eginez gero, 3 eta 6 hilabete arteko espetxe-zigorrak aplikatzen dira edo 6 eta 12 hilabete arteko isuna edo gizartearen mesederako 31 eta 90 lanegun artean. Edozein kasutan, zigortuak ez du gidatzeko baimenik edukiko 1 eta 4 urte artean.