Udaltzaingoko bi agente ebakuatuak izan dira etxebizitza bateko sutea dela eta

Incendio Sopela
Atzo eguerdian, 13:25 aldera, Iberre kaleko etxebizitza baten sute bat izan zen, bizilagunak bazkaria prestatzen ari zirela, sukaldeko erauzgailu edo su-kanpaiak su hartu ostean.

Berehala, Sopelako Udaltzaingoko zenbait patruila bertaratu ziren eta agenteek, etxebizitzako bizilagunak patioan aurkitu zituzten, bikote bat haur batekin. Familiak, kanpaia sutan hasi eta arineketa baten irten behar izan zuen etxetik.

Agenteak etxe barrura sartu eta su-itzalgailu baten bidez bereahala kontrolatu zuten egoera, sua beste gela edo etxebizitzetara zabaltzea ekidituz. Kea desagertarazteko helburuarekin, agenteek erretako gunea egurastu zuten ere.

Udaltzaingoak sutea itzaltzeko egindako lanen ondorioz, bi agente ebakuatuak izan ziren eta osasun-zerbitzuko lankideek lekuan bertan artatu zituzten. Agenteak mutualitatera eraman zituzten arnastutako kea dela eta aztertuak izateko.

Suhiltzaile eta Ertzaintzako unitateak ere bertaratu ziren lanetan laguntzeko.