Sopelako Udala - Leticia Canales WSL Europe Qualifying Series txapelduna

Leticia Canales WSL Europe Qualifying Series txapelduna

Surflari bizkaitarrak Europako titulua lortu du Abanca Pantín Classic Galicia Pro txapelketako final-laurdenetarako txartela eskuratuta.

Itsasoaren egoera zela eta hiru egunez zain egon ostean, Leticia Canales surflari sopeloztarrak World Surf Leagueko Women's Qualifying Series txapelketan parte hartzeko aukera izan zuen. Ederki jardun zen Abanca Pantin Classic Galicia Proen Valdoviño txapelketan, olatuen tamaina txikia dela eta baldintza zailak izan arren.

Zortzi aldiz Espainiako surf txapelduna izan den Canales, Europako ranking-eko lehen postuan hasi zen 7.125 punturekin, soilik 125 puntuko aldearekin berriki Tokio 2020rako sailkatu den Pauline Ado frantziarrarekiko (7.000 puntu), biak WSL Europe Qualifying Series titulua irabazteko hautagaiak zirelarik.

Azkenean, bere harridurarako, final-laurdenetarako kanporaketan sartzeak Europako tituluaren lorpena ahalbidetu dio Leticiari, izan ere, emaitza txapelketa amaitu arte espero zen, baina, dirudienez, bi txanda baino ez ditu behar izan bere ametsa egia bihurtzeko.

"Uretatik atera eta megafoniaz esan zutenean jakin nuen, beste bi txanda pasa behar nituela uste nuen. Pantin-era, puntuak batu behar nituela jakitun etorri nintzen. Europako txapeldun izan nahi nuen, baina presio horrek ni ez gainditzea lortu nuen. Oraindik ez dut sinesten!", dio surflari sopeloztarrak hunkituta.

Titulu honekin badirudi Leticiak iazko zapore gazi-gozoa kentzea lortu duela. Izan ere, 2020ko martxoaren 13a alarma egoera deklaratu zen bezpera bezala gogoratuko dute denek, baina Canalesentzat, Antipodetan historia egitea suposatu zuen, Sydney Surf Pro txapelketan (munduko 64 surflari onenak bakarrik sartzen diren Challenger Series txapelketan) hirugarren postu bati esker Espainiako surfaren emaitzarik onena lortu baitzuen. Merezitako garaipena, ozta-ozta dastatu ahal izan zuena, izan ere, berehala, etxera itzuli behar izan zuen eta konfinatu, bere ibilbide profesionaleko unerik onena geldiarazi behar izan zuelarik.

Behin konfinamenduaren arintzearen hasierarekin, itsasoarekin berriro topo egin ahal izan zuen eta hiru hilabetez jardun ezin izan zuen harren, bazirudien sasoi onean bueltatzen zela, baina, handik gutxira, aldakako min etengabeak etorri ziren, azkenean, labrum operazio bat ekarri zutenak. Ostean, hiru hilabeteko errehabilitazioa jarraitu behar izan zuen.

Sopelakoa ez zegoen prest ezerk bere ametsak geldiarazteko eta hilabeteetako lan gogorraren ondoren, garaiz itzuli zen El Salvadorreko mundu aurre-olinpiar gutiziatuan hiru plazetako bat irabazteko. Oraingoz amets olinpikoa bete ezin izan duen arren, Paris 2024rako bere atzerako kontua hasi da eta Europako titulu berri honek bide oso onetik hasi duela ziurtatzen du.

Garaipenaren bideoa HEMEN ikus daiteke.