Sopelako Udala - Sopelak surfaren eta naturaren babesaren erreserba bihurtzeko asmoa du
Zu hemen zaude: Hasiera KIROLAK Sopelak surfaren eta naturaren babesaren erreserba bihurtzeko asmoa du

Sopelak surfaren eta naturaren babesaren erreserba bihurtzeko asmoa du

Sopelak surfaren eta naturaren babesaren nazioarteko erreserba bihurtzeko asmoa du. Izan ere, Udalak World Surfing Reserve (WSR) programan parte hartzeko izena eman du.

World Surfing Reserve edo Munduko Surfaren Erreserbak 2009. urtean abiatutako programa da, Save the Waves Coalition elkartearen eskutik. Bere helburua surfaren nazioarteko habitatak babestea da. Horretarako, programak olatuak, surfarekin lotutako guneak eta giroak identifikatzen eta aztertzen ditu.

Udalak aipatu programan izena eman du Sopela nazioartean kokatzen jarraitzeko asmoz: surfaren munduan erreferentzialtasuna irabaziz, eta olatuak eta hondartzen inguruak babestuz.

Beraz, erreserbaren parte izateko helburuak honakoak dira: Sopelaren promozio turistikoa indartzea; olatuak eta hondartza inguruari babesa ematea: herriko jarduera kultural, sozial eta ingurumenarekin lotutakoa bultzatzea; eta ingurumenaren babeserako kontzientziazioa zabaltzea.

Gaur egun, Munduko Surfaren Erreserba honako hondartzek osatzen dute: Malibu Amerikako Estatu Batuetan, Portugaleko Ericeira, Austrialiako Manly, Amerikako Estatu Batuetako Santa Cruz eta Peruko Huanchaco.

Egindako izen-ematean, Udalak honakoa nabarmendu du. Alde batetik, surfa egiteko hainbat gune daudela: “la batidora”, “la triangular”, “la reserva”, Atxabiribil, “el sitio”, Meñakoz, eta abar. Beste alde batetik, Sopelan urte osoan surfa praktikatzeko aukera badagoela azpimarratu da. Izan ere, mota guztietako olatuak daude, norabideari dagokionez (esker-eskuin) eta zailtasun-mailari dagokionez. Horrela, hasiberriek eta adituek surfaz gozatzeko aukera dute.

Sopelan surf-probak antolatu dira 80. hamarkadatik. Gaur egun, hainbat txapelketa antolatzen dira: Projunior ASPren proba bat, nazio mailako hainbat proba, e.a. Gainera, Sopelan surfarekin lotutako hainbat jarduera dago: elkarteak, enpresak, mota guztietako ekimenak, eta abar.

Ingurumenaren babesari dagokionez, azken hiru urteetan, Sopelako Udalak natura babesteko hainbat ekimen jarri ditu martxan; Urkoko berreskuratze-ekologikoa, Arriatera hondartzak EMAS (Europako ingurumen ziurtagari gorena) lortu du, herrigunetik hondartzaraino bidegorri-sarea handituko da, eta abar.

Gainera, 2014. urtean Udalak “Sopela Kosta Fest” jaialdia antolatu zuen, kultura, kirola eta naturaren babesa lotuz.

Erreserban parte hartzeko egindako eskaeran, Udalak beste hainbat ezaugarri aipatu ditu: kostaldeko flysch-a, Meñakozeko pillow-lavak, Burdin Hesiaren arrastoak, Euskal Herriko kultura eta ohiturak, euskara, eta abar.

Eskaera Udalak berak egiten duenez, horrek argi uzten du tokiko erakundeak proiektu honekiko eta naturaren babesarekiko duen konpromisoa, eta beraz, Sopelari erreserbaren parte izateko aukera gehiago ematen dizkio.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnail Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea www.triatloi.org edo www.rockthesport.com webguneen bidez. Epea otsailaren 14an edo 250 plaza betetzean amaituko da. Azken bi urteetako nahitaezko etenaldiaren ondoren, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela Klubak, Euskadiko Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Sprint Duatloiaren XV. edizioa antolatu dute otsailaren...
article thumbnailKiroldegia kudeatzeko kontratuaren pleguetan ageri da % 20ko igoera hori. Sopelako Udalak % 20ko tarifen igoera horren % 50a diruz lagunduko du, “sopeloztarrek kirola egiten jarrai dezaten”. "Diru-laguntza honen bidez, kirolaren praktika eta instalazioak erabiltzea sustatu nahi da". Sopelako Udalak udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tarifen igoeraren %50 diruz lagunduko du. Kiroldegia...
article thumbnailArlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 10.000 euro da. Hamar egun balioduneko epea dago eskabideak aurkezteko, honako deialdi hau «BIzkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, hau da, irailaren 14tik 27ra arte. Laguntza hauen xedea Sopelako udalerrian 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra...
article thumbnail Surflari bizkaitarrak Europako titulua lortu du Abanca Pantín Classic Galicia Pro txapelketako final-laurdenetarako txartela eskuratuta. Itsasoaren egoera zela eta hiru egunez zain egon ostean, Leticia Canales surflari sopeloztarrak World Surf Leagueko Women's Qualifying Series txapelketan parte hartzeko aukera izan zuen. Ederki jardun zen Abanca Pantin Classic Galicia Proen Valdoviño...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia