Sopelako Udala - Aurkezpena
Zu hemen zaude: Hasiera Aurkezpena

Udal kiroldegia

Sopelako kiroldegia herriko erdigunean dago, Etxebarri kalean hain zuzen ere, eta bertan azpiegitura moderno eta berritzaileak izango dituzu eskura, hainbat zerbitzurekin: kirol igerilekua, ikasketarako prestatuta dagoen igerilekua, sauna, gimnasioa, jarduerak egiteko aretoa, kirola egiteko areto handia e.a.

Kiroldegian mota askotako jarduerak eskaintzen dira, adin eta zaletasun ezberdinak dituzten auzokideei zuzenduta: pilates, mantenimendu-gimnasia, nagusientzako gimnasia, stretching, tonifikazioa, gap, zikloa, aerobic, step, dantzak e.a.

Horretaz gain, igerilekuan ere hainbat jarduera eskaintzen dira, urarekin lotuta: umeentzako igeriketa ikastaroa, nagusientzako igeriketa ikastaroa, aquarobic, ur-fitnessa, makroigeriketa, uretako gimnasia funtzionala e.a.

Udal kiroldegiaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 07:30etik 22:30era, larunbatetan 09:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara. Udan ordutegia aldatu egiten da: lanegunetan ordutegia mantentzen da, larunbatetan 09:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte. Igandetan, berriz, ordutegia 10:00etatik 14:00etara da. 

Jarduera ezberdinen ordutegiak honako web orrian ikus daiteke: UDAL KIROLDEGIAREN JARDUEREN ORDUTEGIA

Udal kiroldegiaren telefonoa honakoa da: 94 406 55 20.

Kiroldegiarekin lotutako informazio gehiago lortzeko (prezioak, berriak e.a.), udal kiroldegia kudeatzen duen enpresaren web orria kontsulta dezakezue:  SERVIOCIOREN WEB ORRIA

Kirolaren azken albisteak

article thumbnail  Gaur goizean aurkeztu dute Kurtzio Kultur Etxean goi mailako surflariei hondartzen erabilera erraztuko dien hitzarmena. Ekitaldian izan dira Josu Landaluze Sopelako alkatea, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea, Carlos Sergio Achotegui Bizkaiko Foru Aldundiko kirol aholkularia, Euskal Herriko Surf Federazioko arduradunak eta Basque Teameko surflari batzuk, hala nola, Leticia Canales, Garazi...
article thumbnail  Ostiral honetan, otsailak 19, goizeko 11:00etan Sopelako Udalaren eta Basque Teamen arteko hitzarmena aurkeztuko da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Hitzarmen honen bitartez udaleko hondartzak erabiltzeko erraztasunak emango zaizkie goi mailako surflariei. Bertan Josu Landaluze, Sopelako alkatea; Olatz Legarza, Basque Teameko koordinatzailea; Carlos Sergio Achotegui, Bizkaiko Aldundiko...
article thumbnail    Ugeraga Kirol Elkarteak, FIT Learning Systems S.L enpresarekin batera eta Sopelako Udalarekin lankidetzan, "Ugeraga Futbol Eskola" ekimena abiarazi du. Online eskola bat da, eta berdintasunean, indarkeriaren prebentzioan, lehen laguntzetan, teknologien erabileran, kirola eta desgaitasunean… oinarritutako baloreei eta gaitasunei buruzko prestakuntza-bideoetarako doako sarbidea eskainiko du. ...
article thumbnailSopelako Udalak Kirol Kontseilu Gorenak edota autonomia-erkidegoak horrela kalifikatutako eta Sopelan erroldatutako kirolari, teknikari edota epaileentzako diru-laguntzak jarri ditu martxan.  Deialdiaren zenbatekoa 12.100 eurokoa da eta goi-mailako edota errendimendu handiko kirolari, teknikari edo eta epaile bezala ebatzitakoak finantzatzea du helburu. Eskariak aurkezteko epea abuztuaren  25era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia