Urko Mendi Taldearen XXIX. Ibilaldia maiatzaren 4an ospatuko da

Urko Mendi Taldeak bere egun handia ospatuko du maiatzaren 4an. Egun horretan XXIX. Ibilaldi Herrikoia antolatu dute, eta urtero legez, mendizale ugari elkartuko dira Sopelan.

Maiatzaren 3an hasiko dira herria girotzen, 19:00etan ospatuko duten txokolatadagaz, udaletxe plazan. Hurrengo egunean, 09:00etan hasiko da ibilaldia (10 urtetik gorakoentzat), eta 10:30ean txikientzat. 16,6 kilometroko ibilbidea egin ostean, hamaiketakoa hartu eta sari-banaketa egingo dute. Ondo pasa!