Sopelan hasi eta amaituko da aurtengo Kosta Trail proba

Ekainaren 15ean ospatuko da aurtengo Kosta Trail kirol proba, eta Sopela izango da bere protagonista nagusia. Izan ere, ibilbidea aldatu eta zirkularra bihurtu dute, eta irteera zein helmuga gure herrian izango dugu.

Forum Sportek antolatzen duen proba honen online izen ematea apirilaren 1ean zabaldu zen. Izena emateko, www.kostatrail.com web orrira jo beharko da, maiatzaren 20a baino lehen (30 kilometroko lasterketaren kasuan). Modalitate hau 450 korrikalarientzat mugatuta dago, eta federatuentzat 17 euroko prezioa izango du, eta 22 euro ez federatuentzat.

Bestalde, martxa familiarrean (11km) eta Mendi-martxan (20 km) izen ematea ekainaren 13an amaituko da, bost euroren truke.

Informazio gehiago www.kostatrail.com web orrian topatuko duzu.