Cycling Tech ikastaroa txirrindularientzat apirilaren 12an

Bizikleta-zaleek galdu ezinezko hitzordu bat izango dute apirilaren 12an Urkon. Egun horretan Cycling Tech tailerra antolatu du Sopelako Udalak, hots, gure bizikletetan konponketak egiten ikasiko dugu modu erraz batean, eta debalde.

Egitaraua 10:00etan hasiko da, kurtso teorikoarekin: mantenimendua eta doiketa (transmisioa, balazta sistema, suspentsioa) biomekanika (ohiko arazo eta konponketak, autofittinga) e.a. 12:00etan ikasitakoa praktikan jartzeko txanda helduko da.

14:00etan bazkaria antolatuko da, eta indarrak hartu ostean, 15:00etan kurtso praktikoa hasiko da 19:00ak arte.

Ikastaro hau mendiko zein bideko txirrindulariei zuzendua dago, eta aldez aurretik izena eman beharko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean. Erremintak antolakuntzak jarriko du, partehartzailearen esku bizikleta eta eskulana!