Martxoaren 30ean, Sopelako XII. Herri Lasterketa, eman izena!

Martxoaren 30ean ospatuko da aurtengo Sopelako Herri Lasterketa arrakastatsua! Proba Munarri Atletismo Taldeak antolatutzen du, Sopelako Udalaren lankidetzagaz, eta goizeko 10:30etik aurrera hasiko da. Irteera eta helmuga Sabino Arana kalea izango da, udaletxearen aurrean, eta dutxak eta aldagelak udal igerilekuetan egongo dira.

Izena emateko epea martxoaren 17an hasi eta 27an amaituko da (egunean bertan ezin izango da). Senior eta beteranoek euro bi ordaindu beharko dute, eta gainerakoek, euro bat (dortsala ordaintzeko momentuan). Bildutako diru guztia “Fundación STOP Sanfilippo” elkartearentzat izango da. Elkartearen inguruko informazio gehiago: www.stopsanfilippo.org.

Izena emateko lekuak honakoak dira: Kurtzio Kultur Etxea, Deportes Bikila (Bilbo), Kantxa Kirol Moda (Algorta) eta  http://munarri.blogspot.com web orrian. Dortsalak turismo bulegoan jasoko dira.

Ordutegiak, kategoriak eta distantziak Munarri taldearen web orrian ikus daitezke. Animatu eta parte hartu!

Argazkia: Pedro Nogueira.