Otsailaren 15ean, ez galdu IX. Duatloia! Izen ematea zabalik!

Egun handia izango dugu Sopelan otsailaren 15ean. Egun horretan IX. Duatloia ospatuko da, Hirubi Triatloi Taldeak antolatuta, Sopelako Udalaren lankidetzagaz. Udaletxe plaza eta herriko erdigunea jendez lepo izango dugu aurten ere. Izan ere, herri ezberdinetatik heltzen dira kirolariak gurera, herrian jai-giro ederra sortuz. Partehartzaileek honako distantziak egin beharko dituzte:

- Oinezko karrera: (1. atala) 5,2 km. Sopelako herri gunean zirkuitu bati 2 buelta.

- Txrrindularitza: 19,2km. Sopela, Barrika, Plentzia, Urduliz, eta Sopela.

- Oinezko karrera: (2. atala) 2,5 km. Sopelako herri gunean zirkuitu bati buelta bakarra.

Izen ematearen epea, otsailaren 14an, (barikua)  edota 250eko partaide kopurua betetzerakoan bukatuko da. Federatuak ez direnentzat, izen emate epea otsailaren 6tik, otsailaren 12era (asteazkena) izango da. Izen emateak Euskadiko Triatloi Federaziaok duen web gunearen bitartez bete daitezke (www.triatloi.org).

Informazio gehiago telefono zenbaki hauetan 687980069 (Ekain) edota 687729897 (Iñigo). Baita  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. -n ere.

            Izen emateak / Diru kopurua.

            Federatuak: 20 €

            Federatuak ez direnak: 30€