Basket Eguna eta Sopela Kopa, kirola nagusi Urkon

Sopelak kirolez gainezka egingo du abenduko azken asteburu bietan. Umeei zuzendutako ekintzak izango dira batez ere, eta Urko kiroldegian ospatuko dira, Larrabasterran.

Abenduaren 21ean Basket Eguna ospatuko da, Ugeraga Saskik  antolatuta, eta Sopelako Udalaren lankidezatagaz. Egun osoko egitaraua egongo da. 09:00etan umeentzako txapelketak hasiko dira: preminibasket eta minibasket hain zuzen ere. Parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira: Ander Deuna Ikastolako talde biak, Zipiriñe eskolako hiru taldeak eta beste udalerri batzuetako taldeak.

Bitartean, zelaiaren beste zatian beste kategoria batzuetako erakusketa egongo da. Hurrengo norgehiagoken ordutegia honakoa izango da:

11:15 Emakumezkoen kadeteak

13:00 Emakumezkoen juniorrak

16:00 Ugeraga, Zipiriñe y eta Ander Deunako talde guztien aurkezpena.

17:00 Gizonezkoen kadete eta juniorrak.

18:25 Emakumezkoen lehen mailako ligaren senior partidua.

20:20 Bigarren mailako ligaren senior partidua.

Egun osoan zehar, giroa alaitzeko musika egongo da, speakerra, hamaiketakoa partehartzaileentzat e.a.

200 partehartzaile baino gehiago Sopela Kopan

Era berean, bigarren urtez, Sopela Kopa ospatuko da abenduaren 21ean eta 28an. 200 ume baino gehiago elkartu ziren iaz, eta aurten kopuru hori gainditzea espero da. Antolatzailea Ugeraga taldea da, Sopelako Udalagaz batera, eta alebin eta benjamin kategorietako jokalariei zuzenduta dago.

Goizeko 10etan izango dira lehenengo partiduak, eta besteak beste, honako taldeek parte hartuko dute: Ugeraga, Ander Deuna Ikastola, Zipiriñe, Barrika, Urduliz e.a.