Parte-hartze handia izan du Sopelako II. Duatloi Txikiak

Bigarren urtez, Sopelako Udalak eta Hirubi-k taldeak Sopelako Duatloi Txikia antolatu zuten, eta igaz legez, guztiz arrakastatsua izan zen, 300 lagunetik gora aurkeztu baitziren probara (iaz baino 100 partehartzaile gehiago). Kategoria ezberdinetan banatuta, txikiek tipi-tapa lasterka eginez eta bizikletagaz ere aritu ziren jo eta su, ikusle askoren begirada eta txalopean. Natxo Pedrosa argazkilari sopeloztarrak bidalitako argazki eder hauetan probaren nondik norakoak ikus ditzakegu:

II. DUATLOI TXIKIKO ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN