Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Airezko Inauteria irailaren 14an ospatuko da Barinatxen

Airezko Inauteria irailaren 14an ospatuko da Barinatxen

Eguraldi iragarpen ezkorrek Airezko Ihauteria asteburu bat atzeratzera behartu dute: hasiera batean irailaren 7an ospatuko zen, baina azkenean irailaren 14an izango da, eguraldiak ez badu trabarik jartzen behintzat.

Airezko Inauteriak Airetik Parapente Taldeak antolatzen ditu, Sopelako Udalaren lankidetzagaz, eta herrian egiten diren jarduera ikusgarrienetako bat da: mozorroa soinean, parapente egitera animatzen da lagun ugari, Sopelako zerua pertsonai eta kolore ezberdinez betez. Aurtengoa, ohi dan legez, Barinatxe hondartza inguruan izango da, 11:00etatik aurrera.

Gainera, partehartzaileen artean hainbat sari banatzen dira: 300, 200 eta 100 eurokoak, hain zuzen ere. Argazkilaritza sariak ere ematen dituzte, beraz, ez duzu aitzakiarik eta parte hartu!

Informazio gehiagorako EGIN KLIK AIRETIK PARAPENTE TALDEAREN WEB ORRIAN.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
article thumbnailHala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia