Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irailaren 14an, ez galdu Duatloi Txikiaren bigarren edizioa!

Irailaren 14an, ez galdu Duatloi Txikiaren bigarren edizioa!

Ikasturte barria gogotsu hasteko aukera izango dute herriko txikiek irailaren 14an. Izan ere, egun horretan ospatuko da Duatloi Txikiaren bigarren edizioa, Hirubi-k Triatloi Taldeak antolatuta, Sopelako Udalaren lankidetzagaz.

Aurten 10:30ean hasiko da proba, udaletxe plaza alboko Ripa kaletik, eta txikiek atletismoan eta txirrindularitzan aritu ahal izango dira.

Parte hartzaileek bizikleta eta kaskoa eraman beharko dute, eta gurasoen baimena aurkeztu. Probaren lehenengo zatia korrika egin beharko dute, geroago bizikletak hartu eta amaitzeko berriro tipi-tapa lasterka eginez.

Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da (debalde), irailaren 11 baino lehen: Abadesolo igerilekuetan edo www.triatlonsopelana.org web orrian.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
article thumbnailHala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia