Sopelako Sprint Duatloiaren XV. edizioa otsailaren 19an itzuliko da proba egokitu batekin
- Azken eguneraketa: 2022eko otsailaren 07a
- Bisitak: 2582
- Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea www.triatloi.org edo www.rockthesport.com webguneen bidez. Epea otsailaren 14an edo 250 plaza betetzean amaituko da.
Azken bi urteetako nahitaezko etenaldiaren ondoren, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela Klubak, Euskadiko Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Sprint Duatloiaren XV. edizioa antolatu dute otsailaren 19rako. Triatloian federatuta dauden kirolarientzako proba irekia da, oinezko bi lasterketa eta bizikletazko bat ditu eta puntuagarria da Duatloiko Euskal Zirkuiturako. Aurten, berritasun gisa, proba egokitu bat izango da: 1,5 km oinez eta 7,5 km bizikletaz.
Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea www.triatloi.org edo www.rockthesport.com webguneen bidez. Epea otsailaren 14an edo 250 plaza betetzean amaituko da (izena emateko 30 €-ko kuota).
Probaren irteera- eta helmuga-eremuak Trantsizio Eremuaren albo batean egongo dira, Ripa kalean, eta, beraz, publikoak trantsizioak, irteera eta helmugara iristea ikusi ahal izango ditu. Proba egokitua 14:45etan hasiko da emakumezkoena 16:15eta eta gizonezkoena 16:30tean. Probak bi ordu inguruko iraupena izango du.
Distantziak eta ibilbideak
• Esprinta: 5 km eta 1,5 km (egokitutakoa) Sopelan zehar hiriko zirkuituari bi buelta emanez.
• Txirrindularitza: 20 km eta 7,5 km (egokitutakoa) Sopelatik.
• Oinezko lasterketa: 2,5 km eta 1,5 km (egokitutakoa) Sopelan hiri-zirkuituari bira bat emanez.
Sariak
Garaikurra eta saria emango zaie kategoria absolutu bakoitzeko lehen 3 sailkatuei (100 €, 75 € eta 50 €-ko txartelak), eta garaikurra gainerako kategorietako lehen sailkatuei eta taldekako irabazleei, baita lokalei ere. Sari banaketa 18:30etan izango da Udaletxeko plazan.