Sopelako Udala - Sopelako Udalak udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tarifen igoeraren % 50eko diru-laguntza emango du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tarifen igoeraren % 50eko diru-laguntza emango du

Sopelako Udalak udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tarifen igoeraren % 50eko diru-laguntza emango du

  • Kiroldegia kudeatzeko kontratuaren pleguetan ageri da % 20ko igoera hori.
  • Sopelako Udalak % 20ko tarifen igoera horren % 50a diruz lagunduko du, “sopeloztarrek kirola egiten jarrai dezaten”. "Diru-laguntza honen bidez, kirolaren praktika eta instalazioak erabiltzea sustatu nahi da".


Sopelako Udalak udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tarifen igoeraren %50 diruz lagunduko du.

Kiroldegia kudeatzeko kontratuaren pleguetan ageri da % 20ko igoera hori. “Kontratua esleitzeko garaian, bideragarritasun-azterlan bat egin zen eta, bertan, tarifak % 20 igotzea aurreikusten zen lehen urtean, % 10 bigarren urtean eta % 5 hirugarrenean, enpresa esleipendunak egin behar zuen 4,3 milioi euroko inbertsio hori guztia, udalak jarri behar zuen 1,5 milioiko kanona barne, gauzagarria eta bideragarria zela ziurtatzeko”, gogorarazi du Josu Landaluze alkate sopeloztarrak.

Egoera hori konpentsatzeko, enpresa esleipendunak Udalak ordaindu behar zuen kanona xurgatzen du, eta, beraz, Sopelako Udalak % 20ko tarifen igoera horren % 50a diruz lagunduko du, “sopeloztarrek kirola egiten jarrai dezaten”. "Diru-laguntza honen bidez, kirolaren praktika eta instalazioak erabiltzea sustatu nahi da", azpimarratu du alkate sopeloztarrak.

Landaluzek nabarmendu duenez, “kiroldegiak dituen zerbitzu guztietara estrapolatuz, erabiltzaile bakoitzak hilean 16 euro gastatzen ditu batez beste. 16 euro horien % 20 3,2 euro dira; beraz, laguntza horren bidez igoera 1,5 eurokoa izango litzateke”. Gainera, zentro berriak “Txikigune zerbitzua gehitu duela” gogorarazi du, eta, “etorkizunean, instalazioek zerbitzu gehiago eta hobeak izango dituztela”.

Eskaerak

Laguntza hau jasotzeko oinarriak eta baldintzak erabat zehaztu ezean, laguntza eskatu nahi duten udal-instalazioen erabiltzaileek 2022ko abenduan egin beharko dutela aurreikusten da. “Enpresak egiaztatzen badu erabiltzaileak erregulartasunez erabili dituela instalazioak, zenbatekoa ordainduko zaio”, aurreratu du Sopelako alkateak.
Diru-laguntza Kirolaren Praktika Sustatzeko Laguntzen 45.000 euroko aurrekontu-partidatik aterako da.
Iazko urtearen erdialdean, sopelako udalak bere kirol-instalazioak kudeatzeko kontratua onartu zuen. 15 urterako pleguak (5 urtez luzatzeko aukerarekin), horien arabera, besteak beste, enpresa esleipendunak 2,8 milioi euro inguru inbertitu beharko ditu hurrengo bi urteetan gune ezberdinak hobetzeko, eta, horrek, era berean, langileen baldintzen hobetzea ekarriko du.

Horrela, besteak beste, Abadesolon 850 m2 inguruko eraikin bat eraikiko da, egungo kiroldegiaren ondoan. Eraikin horri pasabide baten bidez batuko zaio eta bertan kontzentratuko da aretoko jarduera guztia (fitness, gimnasia, etab.).

Harrerako eraikinak aretoko jarduerak hartzen jarraituko du instalazio berria eraiki arte, eta, ondoren, udalerriko kultura- eta kirol-taldeei lokalak lagatzeko erabiliko da.

Era berean, kaleko kirol-jarduera guztia Urkoko kiroldegian egingo da. Bertan, saskibaloi-pistak dauden atzealdean hiru padel-pista estaliko dira, eta horien hormetan rokodromoa egingo da. Eremu horretan skate pista txiki bat ere egokituko da.


Kirolaren azken albisteak

article thumbnail Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea www.triatloi.org edo www.rockthesport.com webguneen bidez. Epea otsailaren 14an edo 250 plaza betetzean amaituko da. Azken bi urteetako nahitaezko etenaldiaren ondoren, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela Klubak, Euskadiko Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Sprint Duatloiaren XV. edizioa antolatu dute otsailaren...
article thumbnailKiroldegia kudeatzeko kontratuaren pleguetan ageri da % 20ko igoera hori. Sopelako Udalak % 20ko tarifen igoera horren % 50a diruz lagunduko du, “sopeloztarrek kirola egiten jarrai dezaten”. "Diru-laguntza honen bidez, kirolaren praktika eta instalazioak erabiltzea sustatu nahi da". Sopelako Udalak udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tarifen igoeraren %50 diruz lagunduko du. Kiroldegia...
article thumbnailArlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 10.000 euro da. Hamar egun balioduneko epea dago eskabideak aurkezteko, honako deialdi hau «BIzkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, hau da, irailaren 14tik 27ra arte. Laguntza hauen xedea Sopelako udalerrian 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra...
article thumbnail Surflari bizkaitarrak Europako titulua lortu du Abanca Pantín Classic Galicia Pro txapelketako final-laurdenetarako txartela eskuratuta. Itsasoaren egoera zela eta hiru egunez zain egon ostean, Leticia Canales surflari sopeloztarrak World Surf Leagueko Women's Qualifying Series txapelketan parte hartzeko aukera izan zuen. Ederki jardun zen Abanca Pantin Classic Galicia Proen Valdoviño...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia