Sopelako Udala - Sopelako udalerrian kirol arloko jarduerak finantzatzeko erabiliko diren udaleko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako udalerrian kirol arloko jarduerak finantzatzeko erabiliko diren udaleko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Sopelako udalerrian kirol arloko jarduerak finantzatzeko erabiliko diren udaleko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

pdf BOB
pdf ORDENANTZA
pdf ERANSKINA

  • Arlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 10.000 euro da.
  • Hamar egun balioduneko epea dago eskabideak aurkezteko, honako deialdi hau «BIzkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, hau da, irailaren 14tik 27ra arte.


Laguntza hauen xedea Sopelako udalerrian 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) kirolaren arloan egiten diren jarduerak finantzatzea da, jarduera horiek egiten dituztenen funtzionamendu-gastuak ordaintzeko, bai eta jarduera horiek garatzen dituzten programetatik eratorritako gastuak ordaintzeko ere.

Ohiko jardueraren ondoriozko gastuetarako erabiliko dira laguntzak, hots, erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamendu egitarauaren barruko jarduerei dagozkienak.

Arlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 10.000 euro da. Deialdi honetan arauturiko laguntzak lehia-araubidean emango dira, eskatzaile bakoitzak lorturiko puntuazioaren arabera.

Baldintzak

Lehen kasuan udalerrian erroldatuta dagoen edo egoitza Sopelan duen edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke laguntzen onuradun, baldin eta jardueraren bat egin nahi badu kulturaren esparruan eta Sopelako udalerriarentzat interesgarria bada, udalaren irizpidearen arabera, Sopelako Udalak eremu horretan egiten dituen jarduerak areagotu, osatu edo ordeztu ditzan.

Epeak

Hamar egun balioduneko epea dago eskabideak aurkezteko, honako deialdi hau «BIzkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, hau da, irailaren 14tik 27ra arte.

Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28.ean dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era berean, telematikoki aurkeztu ahal izango dira Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus.

 BAO PDF - PDF BOB: DESKARGATU - DESCARGAR

CONVOCATORIA PDF - PDF DEIALDIA: DESKARGATU - DESCARGAR

 ERANSKINAK PDF - PDF ANEXOS: DESKARGATU - DESCARGAR

 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailArlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 10.000 euro da. Hamar egun balioduneko epea dago eskabideak aurkezteko, honako deialdi hau «BIzkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, hau da, irailaren 14tik 27ra arte. Laguntza hauen xedea Sopelako udalerrian 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra...
article thumbnail Surflari bizkaitarrak Europako titulua lortu du Abanca Pantín Classic Galicia Pro txapelketako final-laurdenetarako txartela eskuratuta. Itsasoaren egoera zela eta hiru egunez zain egon ostean, Leticia Canales surflari sopeloztarrak World Surf Leagueko Women's Qualifying Series txapelketan parte hartzeko aukera izan zuen. Ederki jardun zen Abanca Pantin Classic Galicia Proen Valdoviño...
article thumbnailSopelatik igarotzen den probaren antolakuntzak pilaketak saihestu eta parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatuko duen formatu birtualaren alde egiten du, probaren espiritu solidarioa mantenduz. Kosta Trail, Sopelako hainbat tokitatik igarotzen den lasterketa beteranoa. aurten itzuliko da 'Virtual Trail' izenarekin, Covid-19k eragindako osasun egoera dela eta.Hamalau edizio igaro eta...
article thumbnail  Hurrengo larunbatean, martxoak 20, larunbata, Kurene Elkarteak ezohiko bilera bat egingo du lokalaren lekualdaketaren inguruan Sopelako Udalak egindako proposamenari buruz informatzeko eta hala badagokio, onartzeko. Trukatze hau Eusko Jaurlaritzak indarrean duen segurtasun araudia bete dadin planteatu da eta egungo lokala, kale mailan dagoena, lehenengo solairuan dagoen beste batengatik...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia