Martxoaren 20an, Kurene Elkartearen ezohiko bilera
- Azken eguneraketa: 2021eko martxoaren 05a
- Bisitak: 493
Hurrengo larunbatean, martxoak 20, larunbata, Kurene Elkarteak ezohiko bilera bat egingo du lokalaren lekualdaketaren inguruan Sopelako Udalak egindako proposamenari buruz informatzeko eta hala badagokio, onartzeko.
Trukatze hau Eusko Jaurlaritzak indarrean duen segurtasun araudia bete dadin planteatu da eta egungo lokala, kale mailan dagoena, lehenengo solairuan dagoen beste batengatik aldatzean datza. Lekualdaketa honek ez dio gasturik ekarriko elkarteari.
Gauzak horrela, Kurene Elkarteak dei egiten die bazkideei martxoaren 20an ospatuko den bilerara joateko. Bi deialdi egingo dira, lehenengoa, 11:00etan eta bigarrena 11:30ean. Gogorarazi beharra dago ere, bilerara joan ezin diren bazkideek ere bozkatzeko aukera izango dutela. Horretarako, botoa beste erabiltzaile bati (idatzizko baimenaren bidez) edota Zuzendaritza Batzordeari, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz eman ahal izango zaio.