Sopelako Udala - Jarraitu zuzenean Sopelako Udalaren eta Basque Teamen arteko hitzarmenaren aurkezpena

Jarraitu zuzenean Sopelako Udalaren eta Basque Teamen arteko hitzarmenaren aurkezpena

 

Ostiral honetan, otsailak 19, goizeko 11:00etan Sopelako Udalaren eta Basque Teamen arteko hitzarmena aurkeztuko da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Hitzarmen honen bitartez udaleko hondartzak erabiltzeko erraztasunak emango zaizkie goi mailako surflariei.

Bertan Josu Landaluze, Sopelako alkatea; Olatz Legarza, Basque Teameko koordinatzailea; Carlos Sergio Achotegui, Bizkaiko Aldundiko kirol-aholkularia; Euskal Herriko Surf Federazioko kideak eta Basque Teameko surflariak egongo dira. Aipatzekoa da ere, akordioaren sinaduraren ondoren, mahai-inguru bat egingo dela Leticia Canales, Ariane Ochoa eta Garazi Sanchez surflariekin. 

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da honako estekaren bitartez: https://itsasoagara.streamingdirecto.com/