Bertan behera utzi da momentuz XVIII. Herri Lasterketa
- Bisitak: 3592
Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, eta Koronabirusa biztanlerian zabal ez dadin, bertan behera uztea erabaki da, martxoaren 29an egin behar zen XVIII. Herri Lasterketa, besterik jakinarazi arte.
Sopelako Udalarekin lankidetzan, antolatzaileek, lasterketa egiteko aukerak aztertzen ari dira, urtero ehunka pertsona biltzen dituen lasterketa solidario hau egiteko asmoz.
Ospakizunaren datari buruzko informazio gehiago izanez gero, kanal ofizialen bidez jakinaraziko zaie herritarrei.
Udaletik aldez aurretik barkamena eskatzen dugu erabaki hauek herritarrengan sor ditzaketen eragozpenengatik eta bizilagunen laguntza eta ulermena eskertzen dugu.