Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita Larrabasterrako San Silvestrean izena emateko epea

Irekita Larrabasterrako San Silvestrean izena emateko epea

Seigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru bilduko dituen Larrabasterrako San Silvestre lasterketa solidarioa jarri dute martxan. Ekimena abenduaren 31an egingo da, asteartea, Urgitxieta plazan hasiko da 17:00etan eta 18:15ean bukatuko da, gutxi gorabehera.

Guztira, 3 kategoria egongo dira, bakoitza dagokion ibilbide eta irteera orduarekin (0-7 urte: 400 metro / 8-14 urte: 800 metro / 15-99 urte: 4.000 metro). Parte hartu nahi dutenek www.triatlonsopelana.org web orrialdean eskuragai dagoen formularioa bete beharko dute abenduaren 25a baino lehen.

Prezioari dagokionez, bi eurokoa izango da, dortsala hartzerakoan ordaindu beharko direnak. Dortsalak abenduaren 26 eta 27an jaso beharko dira Sopelako igerilekuetako hall-ean,  18:00etatik 20:00etara. Plaza libreak geratzekotan, lasterketa egunean izena emateko aukera egongo da eta dortsalak entregatuko dira, kasu honetan prezioa 5 eurokoa izango da. Lortutako dirua Madrizeko Txirrindularitza Elkartearentzat (Nikaragua) izango da.

Proba parte-hartzailea eta ez lehiakorra izango da, beraz, ez da sailkapenik edo sari banaketarik izango. Halere, parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute proba amaitzean eta hornidura, likidoa eta solidoa izango dute. Aipatzekoa da ere, lasterketa mozorroturik egiten dutenek, opari berezia izango dutela.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak, Serviocio BeOne taldearekin batera, #NikEtxeanEntrenatzenDut programa jarri du abian. Entrenamendu birtual hau erabat doakoa izango da, etxetik bertatik ariketa fisikoa egiteko, aktibo eta forman jarraitzeko asmoarekin.  Interesdunek, etxean egin ahal izateko 300 klase birtual baino gehiago izango dituzte aukeran (tonifikazioa, dantza, HIIT, meditazioa, yoga, pilateak). Etxean...
article thumbnail  Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, eta Koronabirusa biztanlerian zabal ez dadin, bertan behera uztea erabaki da, martxoaren 29an egin behar zen XVIII. Herri Lasterketa, besterik jakinarazi arte.  Sopelako Udalarekin lankidetzan, antolatzaileek, lasterketa egiteko aukerak aztertzen ari dira, urtero ehunka pertsona biltzen dituen lasterketa solidario hau egiteko asmoz.  Ospakizunaren datari...
article thumbnailSeigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru bilduko dituen Larrabasterrako San Silvestre lasterketa solidarioa jarri dute martxan. Ekimena abenduaren 31an egingo da, asteartea, Urgitxieta plazan hasiko da 17:00etan eta 18:15ean bukatuko da, gutxi gorabehera. Guztira, 3 kategoria egongo dira, bakoitza dagokion ibilbide eta irteera orduarekin (0-7...
article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia