Sopelako Udala - Luzatuta, apirilaren 18ra arte “2019 Parke osasungarriak” ekimenean izena emateko epea
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Luzatuta, apirilaren 18ra arte “2019 Parke osasungarriak” ekimenean izena emateko epea

Luzatuta, apirilaren 18ra arte “2019 Parke osasungarriak” ekimenean izena emateko epea

  • Guztira, doako 8 sesio egingo dira maiatza eta ekaineko asteazkenetan Jubilatuen etxeko lorategian dagoen parkean.
  • Parte hartu nahi dutenek apirilaren 18a baino lehen eman beharko dute izena Kurtzio Kultur Etxean bertan, 94 406 55 05 telefonora deituz edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.

Sopelako Udalak kirola sustatzen jarraitzen du sopeloztarren artean eta helburu horrekin, hain zuzen ere, udalerriko parke osasungarrietan ariketa fisikoa era egoki eta seguruan egiten ikasteko saioak antolatu ditu. Programa Bizkaiko Foru Aldundiak, Kirola Zerbitzuaren bitartez abian jarritako “2019 Parke osasungarriak” proiektuaren barruan dago.

Ekimen honek koordinazioa eta lankidetza sustatzea du helburu, herritarrek gorputz jarduera gehiago egin dezaten, eta bitartekoak eskaini nahi ditu jendeak kirol jarduera jarraitua eta segurua egin dezan, ingurumena eta gure kultur-ondarea errespetatuz. “2019 Parke osasungarriak” proiektua jarduera egin ahal izateko parke bio-osasungarri bat baldintza optimoetan duten 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriei zuzenduta dago.

Sopelako kasuan, guztira, doako 8 sesio egingo dira maiatza eta ekaineko asteazkenetan zehar: maiatzak 8, 15, 22 eta 29 eta ekainak 5, 12, 19 eta 26. Klaseak Jubilatuen etxeko lorategian dagoen parkean egingo dira 11:30etik 12:30era eta espezializatutako  teknikoek eskainiko dituzte, zeintzuek makinak modu egokian erabiltzen irakatsiko duten.

Gutxienez 8 eta gehienez 20 pertsonako talde bat antolatuko da, beraz, parte hartu nahi dutenek apirilaren 18a baino lehen, osteguna, eman beharko dute izena Kurtzio Kultur Etxean bertan, 94 406 55 05 telefonora deituz edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. Ekimena sopeloztar guztiei zuzenduta dago, bereziki kirola noizbehinka edo gutxitan egiten duten horiei.

Proiektua amaitzean, parte-hartzaileek, gainera, ariketen jardueren eskema bat jasoko dute jardueraren ezagutza handiagoa lortu eta era autonomoagoan egiteko gauza izateko helburuarekin.

Parke bio-osasungarriak, kirola egiteko instalazioak

Azken urte hauetan  berariaz sortu dira parke bio-osasungarriak. Azpiegitura horien helburua herritarrak zerupean kokatuta dagoen gimnasio batera hurbiltzea da,  berariaz dagoena pentsatuta era erakargarrian jarduera fisikoa egin ahal izateko. Instalazioek parke bio-osasungarrietan era seguruan kirolaren praktika sustatzen dute, pertsonengan autonomia sortuz  eta batez ere ariketa kardiobaskularretan, indarrean eta mugikortasunean finkatuta kirola egiteko ohitura sortuz eta zabalduz.

Aire librean ariketa fisikoa egiteko ematen duten aukerari esker, parke bio-osasungarriak tresna baliagarriak dira erabateko ongizatea lortzeko.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnail  Gaur goizean aurkeztu dute Kurtzio Kultur Etxean goi mailako surflariei hondartzen erabilera erraztuko dien hitzarmena. Ekitaldian izan dira Josu Landaluze Sopelako alkatea, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea, Carlos Sergio Achotegui Bizkaiko Foru Aldundiko kirol aholkularia, Euskal Herriko Surf Federazioko arduradunak eta Basque Teameko surflari batzuk, hala nola, Leticia Canales, Garazi...
article thumbnail  Ostiral honetan, otsailak 19, goizeko 11:00etan Sopelako Udalaren eta Basque Teamen arteko hitzarmena aurkeztuko da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Hitzarmen honen bitartez udaleko hondartzak erabiltzeko erraztasunak emango zaizkie goi mailako surflariei. Bertan Josu Landaluze, Sopelako alkatea; Olatz Legarza, Basque Teameko koordinatzailea; Carlos Sergio Achotegui, Bizkaiko Aldundiko...
article thumbnail    Ugeraga Kirol Elkarteak, FIT Learning Systems S.L enpresarekin batera eta Sopelako Udalarekin lankidetzan, "Ugeraga Futbol Eskola" ekimena abiarazi du. Online eskola bat da, eta berdintasunean, indarkeriaren prebentzioan, lehen laguntzetan, teknologien erabileran, kirola eta desgaitasunean… oinarritutako baloreei eta gaitasunei buruzko prestakuntza-bideoetarako doako sarbidea eskainiko du. ...
article thumbnailSopelako Udalak Kirol Kontseilu Gorenak edota autonomia-erkidegoak horrela kalifikatutako eta Sopelan erroldatutako kirolari, teknikari edota epaileentzako diru-laguntzak jarri ditu martxan.  Deialdiaren zenbatekoa 12.100 eurokoa da eta goi-mailako edota errendimendu handiko kirolari, teknikari edo eta epaile bezala ebatzitakoak finantzatzea du helburu. Eskariak aurkezteko epea abuztuaren  25era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia