Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita XVII Sopelako Herri Lasterketako izen-emateak

Irekita XVII Sopelako Herri Lasterketako izen-emateak

  • Bildutako diru guztia aprendeTEA (Autismo Espektroaren Nahasteak eta Asperger dituzten Familien Prestakuntza eta Aisiaren Sustapenerako Elkartea) elkartearentzat bideratuko da.
  • Parte hartu nahi dutenek martxoaren 11tik 21era izango dute izena emateko aukera munarri.blogspot.com.es, Deportes Bikila, Kantxa Kirol Modan eta martxoaren 20an eta 21ean Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.

XVII. urtez jarraian, partaidetza, elkartasuna eta konpromisoaren aldeko topaleku bilakatuko da Sopela martxoaren 24an Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak antolatutako Sopelako Herri Lasterketari esker.

Aurreko urtean bezala, aurten ere, bildutako diru guztia aprendeTEA (Autismo Espektroaren Nahasteak eta Asperger dituzten Familien Prestakuntza eta Aisiaren Sustapenerako Elkartea) elkartearentzat bideratuko da. Hortaz, Senior eta Beterano mailakoentzat 2 euroko dohaintza ezarri da eta gainerakoentzat euro batekoa. Ordainketa dortsala jasotzeko unean burutuko da, hots, lasterketaren egunean Udaletxean edo, martxoaren 20an eta 21ean, 18:00etatik 20:00etara Sopelako Kultur Etxean.

Parte hartu nahi dutenek martxoaren 11tik 21era izango dute izena emateko aukera munarri.blogspot.com.es web orrialdean, Deportes Bikilan (Euskalduna 7, Bilbo), Kantxa Kirol Modan (Torrene 4, Algorta) eta martxoaren 20an eta 21ean Sopelako Kurtzio Kultur Etxean (18:00-20:00). Aipatzekoa da probaren egunean ezin izango dela izenik eman.

Guztira 7 kategoria egongo dira, besteak beste: Txikiak (2011-2014 eta 2015tik aurrera), Umetxoak (2010 eta 2009), Umeak (2008 eta 2007), Gaztetxoak (2006 eta 2005), Kadeteak (2004), Gazteak (2003 eta 2002) eta gainontzeko kategoriak. Adinaren arabera distantzia desberdinak ibiliko dituzte parte-hartzaileek (400m, 800m, 1.200m, 1.500m, 3.000m eta 7.700m). Sariei dagokionez irabazleen artean dominak eta garaikurrak banatuko dira.

Irteera eta helmuga Sabino Arana kalean egongo dira, Udaletxearen aurrean eta parte hartzaileek udal igerilekuetako dutxak eta aldagelak erabili ahal izango dituzte.

Informazio gehiago: http://munarri.blogspot.com/

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
article thumbnailHala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia