Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Otsailaren 24an Jesús de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoia ospatuko da Sopelan

Otsailaren 24an Jesús de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoia ospatuko da Sopelan

Otsailaren 24an Bidea Orientazio Klubak (COBI) Sopelako Udalaren laguntzarekin antolatutako Jesús de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren VI. edizioa ospatuko da Sopelako kale eta kostaldeetan.

Lasterketa zonalde oihantsu batean zehar ibilbide bat egitean datza, mapa eta iparrorratz batez lagundurik. Kasu honetan orientazioa kirol gisa sustatu eta bultzatzea helburu duten 7 probez osaturik egongo da.

Proba Barinatxe eta Atxabiribil inguruko kostaldean egingo da eta barnealderantz ere zabalduko da. Lasterketaren erdigunea Sopelako Udaletxeko plazan egongo da, bertan jasoko dira korrikalariak, azkeneko izen-emateak egingo dira eta helmuga instalatuko da. Proba 9:00etan hasi eta 14:00ak aldera bukatuko da, parte-hartzaileen irteera ordua 10:00ak eta 12:00ak artean izanik. Irteera mailaz-maila egingo da.

Guztira, hiru ibilbide egongo dira: horia, umeei zuzendutakoa; laranja, orientazioan esperientziarik gabeko edo esperientzia gutxi duten pertsonei zuzendutakoa eta gorria, orientazioan esperientzia edota prestakuntza fisiko ona dutenentzako.

Parte hartu nahi dutenek otsailaren 20ra arte izango dute izena emateko www.cobidea.com helbidean. Nagusientzako prezioa 7 €-koa izango da (COBI bazkideak: 5 €) eta umeentzako prezioa 5 €-koa (COBI bazkideak: 3 €).

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailSeigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru bilduko dituen Larrabasterrako San Silvestre lasterketa solidarioa jarri dute martxan. Ekimena abenduaren 31an egingo da, asteartea, Urgitxieta plazan hasiko da 17:00etan eta 18:15ean bukatuko da, gutxi gorabehera. Guztira, 3 kategoria egongo dira, bakoitza dagokion ibilbide eta irteera orduarekin (0-7...
article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia