Hurrengo larunbatean, otsailak 16, Duatloiaren XIV. edizioa ospatuko da Sopelan

XIV. urtez jarraian Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela elkarteak, Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean Duatloiaren edizio berri bat antolatu dute hurrengo larunbaterako, otsailak 16. Duatloia herrian egiten den kirol ekitaldi garrantzitsuenetarikoa da. Proba triatloian federatutako kirolariei zuzendutakoa eta Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da.

Duatloian parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea www.triatloi.org  web orrialdean. Epea otsailaren 11ra arte egongo da zabalik edo 250 partaideko kopurua bete arte. Dortsalak proba egunean bertan banatuko dira Sopelako Udaletxeko sarreran 13:00ak eta 15:30ak artean, lizentzia edota NANa aurkeztuz.

Duatloia 16:15etan hasiko emakumezkoentzat eta 16:30etan gizonezkoentzat eta bi orduko iraupena izango du. Irteera zein helmuga Sopelako Udaletxeko Plazan egongo dira.

Distantziak eta ibilbideak:

Sariak:

Kategoria orokorreko lehenengo 3 irabazleentzako garaikurra eta sariak egongo dira (100 euro, 75 euro eta 50 euroko bonoak) eta garaikurra bestelako kategorien irabazleentzako, taldekako irabazleentzako eta tokiko irabazleentzako ere. Era berean, parte-hartzaile guztien artean kirol materiala zozketatuko da. Sarien banaketa 18:30etan izango da Udaletxeko Plazan.

Informazio gehiagorako: http://triatlonsopelana.org/