Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Hurrengo larunbatean, otsailak 16, Duatloiaren XIV. edizioa ospatuko da Sopelan

Hurrengo larunbatean, otsailak 16, Duatloiaren XIV. edizioa ospatuko da Sopelan

XIV. urtez jarraian Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela elkarteak, Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean Duatloiaren edizio berri bat antolatu dute hurrengo larunbaterako, otsailak 16. Duatloia herrian egiten den kirol ekitaldi garrantzitsuenetarikoa da. Proba triatloian federatutako kirolariei zuzendutakoa eta Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da.

Duatloian parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea www.triatloi.org  web orrialdean. Epea otsailaren 11ra arte egongo da zabalik edo 250 partaideko kopurua bete arte. Dortsalak proba egunean bertan banatuko dira Sopelako Udaletxeko sarreran 13:00ak eta 15:30ak artean, lizentzia edota NANa aurkeztuz.

Duatloia 16:15etan hasiko emakumezkoentzat eta 16:30etan gizonezkoentzat eta bi orduko iraupena izango du. Irteera zein helmuga Sopelako Udaletxeko Plazan egongo dira.

Distantziak eta ibilbideak:

  • Oinez: 5 km. Sopelako herri-gunean zirkuitu bati 2 buelta.
  • Bizikletaz: 20 km. Sopelatik batez ere, Urduliz, Unbe eta Sopelara itzulia.
  • Oinez: 2,5 km. Sopelako herri-gunean zirkuitu bati buelta bakarra.

Sariak:

Kategoria orokorreko lehenengo 3 irabazleentzako garaikurra eta sariak egongo dira (100 euro, 75 euro eta 50 euroko bonoak) eta garaikurra bestelako kategorien irabazleentzako, taldekako irabazleentzako eta tokiko irabazleentzako ere. Era berean, parte-hartzaile guztien artean kirol materiala zozketatuko da. Sarien banaketa 18:30etan izango da Udaletxeko Plazan.

Informazio gehiagorako: http://triatlonsopelana.org/ 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailGuztira, doako 8 sesio egingo dira maiatza eta ekaineko asteazkenetan Jubilatuen etxeko lorategian dagoen parkean. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 18a baino lehen eman beharko dute izena Kurtzio Kultur Etxean bertan, 94 406 55 05 telefonora deituz edota \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. Sopelako Udalak kirola...
article thumbnailGuztira, doako 8 sesio egingo dira maiatza eta ekaineko asteazkenetan Jubilatuen etxeko lorategian dagoen parkean. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 11a baino lehen eman beharko dute izena Kurtzio Kultur Etxean bertan, 94 406 55 05 telefonora deituz edota \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. Sopelako Udalak kirola...
article thumbnailOsasunaren mundu eguna dela eta Sopelako Udalak, kiroldegiko Be One-eko monitoreen laguntzarekin, Sopela Sasoian ekitaldia jarri du martxan lehenengo aldiz. Apirilaren 6an ospatuko den ekimen honen helburua kirola kalera ateratzea, sustatzea eta jendea ariketa fisikoa egitera animatzea da.Horretarako, Udaletxeko plazan eta igerilekuetan ospatuko diren doako kirol ekintza ugari antolatu dira...
article thumbnailBildutako diru guztia aprendeTEA (Autismo Espektroaren Nahasteak eta Asperger dituzten Familien Prestakuntza eta Aisiaren Sustapenerako Elkartea) elkartearentzat bideratuko da. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 11tik 21era izango dute izena emateko aukera munarri.blogspot.com.es, Deportes Bikila, Kantxa Kirol Modan eta martxoaren 20an eta 21ean Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. XVII. urtez jarraian,...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia