Urtarrilaren 13an, Igeriketa Sari Herrikoia

Beste urte batez, Sopelako Udalak eta Sopela Igeriketa Swim taldeak urtarrilaren 13rako, igandea, Sari Herrikoiaren edizio berri bat antolatu dute udal igerilekuetan. Ekimenak sopeloztar guztion artean igeriketa sustatzea du helburu, hortaz, ez du inolako asmo lehiakorrik. Lasterketak 11:00etan hasiko dira eta guztira, adinaren arabera banatuko diren 3 distantzia egongo dira: 17, 25 eta 50 metro. Partehartzaile guztiek oroigarri bat eramango dute eta gainera puzgarriak jarriko dira igerilekuan.

Informazio gehiago: https://sopelaigeriketa.blogspot.com/2018/12/trofeo-popular-de-natacion-de-sopela.html