Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 850.000 euro bideratuko ditu Urko kiroldegia eraberritzeko lanak abiarazteko

Sopelako Udalak 850.000 euro bideratuko ditu Urko kiroldegia eraberritzeko lanak abiarazteko

Urko kiroldegiko eraberritze proiektuaren idazketaren ondoren, datorren asteetan, Sopelako Udalak kirol instalazioen etorkizuneko berritzerako urrats garrantzitsu bat emango du. Udalak hemendik gutxira adjudikatuko du eraberritze lanak egikaritzeko kontratua.

Udal sopeloztarrak guztira 850.000 euro (BEZ barne) bideratuko ditu kiroldegiaren erabateko eraberritzeari ekiteko, zeinen azalerak 2.000 metro karratu baino gehiago dituen. Burutuko diren jardunak erabiltzaileen segurtasuna bermatzera bideratuta daude, ekipamenduen hobetze eta modernizazioarekin.

Behin kontratua adjudikatutakoan, enpresa arduradunak 8 hilabeteko gehienezko epea izango du eraberritze proiektuan zehaztutako hobetze lan guztiak gauzatzeko”, ziurtatu du Gontzal Hermosilla alkateak. Proiektuan antzemandako patologia, akats eta beharrizanen artean, honakoak nabarmentzen dira:

  • Egitura sendotu eta babestuko da eta harmailetako hormigoia konponduko da.
  • Ebakuaziorako ate berriak jarriko dira eta pistara sartzeko ate handia konponduko da.
  • Barruan egingo diren jardunei dagokienez, eserlekuen ilarak metalezko egitura berri baten gainean jarriko dira, harmailen gunean komun berriak eraikiko dira, aldageletako komun egokituak handituko dira, mantentze gunea eraberrituko da gela elektriko bat eta garbiketako beste bat izateko, etab.
  • Estalkiko txapa berriztatuko da.
  • Instalazioei dagokienez, euri-uren sarea berriztatuko da, aldageletan klimatizagailu berri bat eta berogailuetarako gasezko galdara berri bat jarriko dira, harmailetako aireztapena hobetuko da, elektrizitateko aginte eta kontrol zentro bat jarriko dira, erreta dauden pistako proiektoreak ordezkatuko dira eta suteen aurkako sistemak berrikusiko dira..
  • Halaber, kiroldegiko kanpoko zola konponduko da, harmailen atzealdea garbituko da, sarrerako baranda berri jarriko da, eraikinaren kanpoaldeko argiteria hobetuko da eta tamaina handiko binilozko “Urko Polikiroldegia” kartel berria jarriko da.

Ehunka dira, Sopelatik, zein bestelako udalerrietatik Urko kirol-gunera hurbiltzen diren kirolariak. Urte hauetako erabilera dela eta, orain dela 15 urte baino gehiago inauguratutako instalazioek ugaldura handia jasan dute eta jada kalteak anitzak dira.

Hori dela eta, Sopelako Udalak, udalerrian kirola sustatzen jarraitzeko xedez eta gunearen eraberritzea bultzatzeko hartutako konpromisoari erantzunez, 2019ko lehenengo seihilabetekoan instalazioen hobekuntza lanei hasiera ematea espero du.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUrko kiroldegiko eraberritze proiektuaren idazketaren ondoren, datorren asteetan, Sopelako Udalak kirol instalazioen etorkizuneko berritzerako urrats garrantzitsu bat emango du. Udalak hemendik gutxira adjudikatuko du eraberritze lanak egikaritzeko kontratua. Udal sopeloztarrak guztira 850.000 euro (BEZ barne) bideratuko ditu kiroldegiaren erabateko eraberritzeari ekiteko, zeinen azalerak 2.000...
article thumbnailLortutako dirua garuneko paralisia duen Astrabuduako Urtzi umearentzat izango da, “Una silla para Urtzi” proiektuaren barruan. Parte hartu nahi dutenek www.triatlonsopelana.org web orrialdean eskuragai dagoen formularioa bete beharko dute abenduaren 1 eta 26 artean, edota 600 plazak bete arte. Bosgarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru...
Ugeraga saski Sopelaren ekintzak
2018eko azaroaren 19a
article thumbnailUgeraga saski Sopela saskibaloi taldeak ekintza ugari antolatu ditu abenduan zehar Urkoko polikiroldegian. Abenduaren 1ean, larunbata, 17:45etan Sopelako saskibaloi talde guztien aurkezpena egingo da, Ander Deuna ikastola, Zipiriñe eta Ugeragak berak kudeatutako Gorlizko saski Eskola barne. Halaber, abenduaren 1 eta 2an, larunbata eta igandea Alberto Hernández Memoriala Basket Eguna 2018...
article thumbnailHitzordua eguerdiko 12:00etan izango da, udaletxeko plazan. Egungo aizkolaririk entzutetsuenek hartuko dute parte txapelketan. Hurrengo bikoteak lehian ikusteko aukera izango da: Mikel Agirre eta Jesus Gisasola (Ondarroa-Mallabia) Aitzol Atutxa eta Julen Larrea (Dima-Barakaldo) Beñat Lekue eta Aritz Oregi (Larrabetzu) Aritz Irazabal eta David Naredo (Ugao-Asturias) Daniel Lopez eta Esteban...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia