Bihar, abenduak 1, Larrabasterrako San Silvestrean izena emateko epea irekiko da

Bosgarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru bilduko dituen Larrabasterrako San Silvestre lasterketa solidarioa jarri dute martxan. Ekimena abenduaren 31an egingo da, astelehena, Urgitxieta plazan hasiko da 17:00etan eta 18:15etan bukatuko da gutxi gorabehera.

Guztira, 3 kategoria egongo dira, bakoitza dagokion ibilbide eta irteera orduarekin:

Parte hartu nahi dutenek www.triatlonsopelana.org web orrialdean eskuragai dagoen formularioa bete beharko dute abenduaren 1 eta 26 artean, edota 600 plazak bete arte.

Prezioari dagokionez, bi eurokoa izango da, dortsala hartzerakoan ordaindu beharko direnak. Dortsalak abenduaren 27 eta 28an jaso beharko dira Sopelako igerilekuetako hall-ean,  18:00etatik 20:00etara. Plaza libreak geratzekotan, lasterketa egunean izena emateko aukera egongo da eta dortsalak entregatuko dira, kasu honetan prezioa 5 eurokoa izango da. Lortutako dirua garuneko paralisia duen Astrabuduako Urtzi umearentzat izango da, “Una silla para Urtzi” proiektuaren barruan.

Proba parte-hartzailea eta ez lehiakorra izango da, beraz, ez da sailkapenik edo sari banaketarik izango. Halere, parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute proba amaitzean eta hornidura, likidoa eta solidoa izango dute. Aipatzekoa da ere, lasterketa mozorroturik egiten dutenek, opari berezia izango dutela.