Ugeraga saski Sopelaren ekintzak

Ugeraga saski Sopela saskibaloi taldeak ekintza ugari antolatu ditu abenduan zehar Urkoko polikiroldegian.

Abenduaren 1ean, larunbata, 17:45etan Sopelako saskibaloi talde guztien aurkezpena egingo da, Ander Deuna ikastola, Zipiriñe eta Ugeragak berak kudeatutako Gorlizko saski Eskola barne.

Halaber, abenduaren 1 eta 2an, larunbata eta igandea Alberto Hernández Memoriala Basket Eguna 2018 ospatuko da. Partidaz gain musikaz, luntxez, zozketaz eta abarrez beteriko jardunak izango dira. Bertan federatutako taldeek parte hartuko dute eta honakoa izango da egitaraua:

 Abenduak 1, larunbata

9:00: Ugeraga Sopela VS Getxosaski - kadete maskulinoa

11:00: Living English Sopela Ugeraga VS Tabirako - kadete femeninoa

13:00: Limco Sopela Ugeraga VS Urdaneta - kadete femeninoa

16:00 Fruteria Zelai Sopela Ugeraga VS Gordexola - senior femeninoa

18:30 Goxo Break Sopela Ugeraga VS Tabirako - senior femeninoa

20:30 Telepizza Sopela Ugeraga VS Saskel - senior maskulinoa

Abenduak 2, igandea

10:30 Talleres Artolozaga Sopela Ugeraga VS Kibuc Basauri - junior femeninoa

12:30 Kaiku Autoeskola Sopela Ugeraga VS Begoñazpi - junior femeninoa

16:30 Opticalia Sopela Ugeraga VS Askartza - kadete femeninoa

18:30 Construmendez Sopela Ugeraga VS Erandio SBT - junior maskulinoa

Azkenik, abenduaren 15ean, larunbata, Alberto Hernández Memoriala, Basket Eguna Txiki 2018 ospatuko da. Jai egunak Uribe Kosta mailan kirola sustatzeko balio izango du. Horretarako, goiz osoan zehar Ander Deuna Ikastola, Ugeraga eta Zipiriñeko eskola taldeek Bizkaiko bestelako eskola taldeekin jokatuko dute.