Junior Pro Sopela, uztailaren 18tik 22ra

Beste urte batez, World Surf Leaguek Sopelako Arriatera hondartzara ailegatu da Pro Junior surf txapelketaren edizio berri bat ospatzeko.

Uztailaren 18tik 22ra, surf-arloan etorkizun oparoa izan lezaketen gazteak Sopelan elkartuko dira. Kontinenteetako txapeldunak erabakitzeko, denboraldiko proba garrantzitsuenetariko bat izango da.

 Gizonezko maila

Gizonezko mailan, hiru frantsesek titulua irabazi dezakete. Justin Becret, Marco Mignot, eta Mathis Crozon, haien artean Europako Junior txapelduna aterako da. Becreten garaipena Seignosseko tokikoari Europako titulua emango lioke. 

Emakumezko maila

Emakumeen kategorian dagokionez, Nadia Erostarbe gogokoena da Europako junior sailkapen orokorrean liderra delako. Txapelketa ona egiten badu eta Anat Leliorek eta Melania Díazek behaztopa egiten badute, asteburuan txapelduna izango da Sopelan, Pantin Classic Galicia Junior Pro azken proba egin baino lehen.

Sopela ostean, gazteak Galizian agertuko dira, non onenek Europako tituluengatik borraka egingo dute.